Inicio
La casa
Servicios
Tarifas
Disponibilidad
Qué ver
Contacto
Cómo llegar
Libro de visitas
***** EUSKARAZ *****
Etxea
Herria
Zerbitzuak
Prezioak
Egutegia
Zer ikusi
Non gaude

ZERBITZU ETA JARDUERAK

 

- Erosketak etxean. Nahi izanez gero, ez zarete gertuen dagoen supermerkatura hurreratu beharko erosketak egiteko. Denbora ezinbestekoa da egonaldia atsegin gustiz gozatzeko eta, horregatik, gure zerbitzuen artean, etxera heldu eta hozkailua beteta aurkitzeko aukera ematen dizuegu. Mezu elektroniko baten bidez erosi behar denaren zerrena bidali, eta heldu bezain pronto zuen oporrak hasi ahal izango dituzue, beste edozein arazotaz arduratu gabe.

 - Mahai jokoak. Denbora-pasa, dibertimendua, harremanak, poztasuna… Jatorriz beti egon dira hor, bai asteburu arratsalde baten mahai baten inguruan biltzen den famili baten erdian, edota lagun artean jolas parkean. Ezohikoa da armairuan mahai joko pare bat ez duen etxea aurkitzea. Gure etxeko egongelan, adin guztietarako mahai jokoak aurkituko dituzue, bai talde handietarako jokoak, bai bi pertsonentzako joko estrategikoak ere.

- Filmak. Egongelan 37”ko Sony Bravia telebista aurkituko duzue, baita DVD bat ere. Adin guztietarako film bilduma bat ere badago.

- Baratzaintza. Nahi izanez gero, jende askorentzat gustiz berriak diren esperientziak bizi ahal izando dituzue, hala nola letxuga bat landatzea. Normalean nekazaritza lanak astean zehar egiten dira, baina aurretiaz jakinarazten badiguzue, edozein landa lanetan parte hartzeko aukera izando duzue asteburuan ere. Ortuan, zeregin guztietan jardungo zarete, hala nola, erein, ureztatu, landatu… eta, geroago, zuen lanaren fruitua jaso dezakezue.

Txirrindularitza. Landagunean aukera asko dituen kirola da txirrindularitza, ingurugiro zoragarri batez eta aurretiaz finkatutako ibilbideetaz gozatuz. Mendian bizikletan ibiltzea adin guztietarako eta edozein egoera físikoa dutenentzako jarduera aproposa da. Aurretiaz erreserbatuz gero, gure bizikletak erabili ahal izando dituzue. Ibilaldiak egitea gustoso dutenentzako, bideak emango dizkizuegu papelean, baita derrigorrez bisitatu behar diren lekuen informazioa ere.

- Frontoia. Etxetik metro batzuetara, Lergako herrian bertan, eskupilotan jarduntzeko frontoi zoragarri bat aurkituko duzue.

Casa Iturralde | casaiturraldelerga@gmail.com